Phoenix Ragazza
Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz?
Bitxia da zinema eta irratiaren arteko harremana. Badirudi pantaila bat nahitaezkoa dela zinemarentzat baina, aldi berean, behin eta berriro egiten dugu zinema handiagoa pantailatik kanpo. Begiak belarri bihurtuz. Entzumenaren bidez ikusiz. Oso politak dira baita inoiz egin ez diren pelikulei buruzko elkarrizketak. Hori ere da zinema.
Zinemaren historia kanonikoa gizonezkoek sortutako irudiekin eraiki da. Guk emakumeek zuzendutako pelikulak landuko ditugu irudia ez diren lengoaia zinematografikoaren beste elementu batzuk erabiliz. Jolastuz. Esperimentatuz. Hitzak, soinuak, musika, lekukotasunak, albisteak, hausnarketak, zalantzak, eskutitzak. Izan ere, zinema ikusteko modu ugari daude.
Lur Olaizola eta Jone Uriartek uda batean ezagutu zuten elkar. 2015eko udan. Ez zen edozein uda. Ez zen edozein hondartza. Obra kasko bat zeraman bakoitzak eta XXL txaleko horia. Egun horretan lantoki berria ezagutzear zeuden: oraindik eraikitzen ari ziren zinema eta erakusketa areto bat. Sorgindua omen zegoen lekua eta handik hilabete gutxira kultura garaikidearen zentro batean bilakatuko zen: Tabakaleran. Egun Lur zine departamentuko koordinatzailea da eta Jonek erakusketa departamentuan egiten du lan.
Jone beti saiatzen da Lurrek programatutako pelikuletara joaten eta Lurrek ez du erakusketen irekieretan azaltzeko aukerarik galtzen. Orain, azkenik, beraien arteko irudi, obra, testu, soinu, gidoi, erritmo, amets eta dantzei buruzko elkarrizketa eta konspirazioak Phoenix Ragazzan bildu dira, elkarrekin egiten duten lehenengo proiektua.
© 2026 consonni radio · more info
Artwork and data is from the podcast’s open RSS feed; we link directly to audio · Read our DMCA procedureListen and follow
Information for podcasters
- Podcast GUID:
faa29a0b-bc61-5699-ba47-a8a83ee6934d - This podcast previously hosted on iVoox (until Feb 2026), and still hosts with iVoox with a different RSS address. See changes across podcasting.
- This podcast doesn’t have a trailer. Apple Podcasts has a specific episode type for a trailer, which also gets used by many other podcast apps: but there isn’t one correctly marked in the RSS feed from iVoox.
- There is a different RSS feed listed in the Podcast Index (here) and Apple Podcasts (here). Our systems normally pull RSS feed addresses from Apple Podcasts; and it should normally match what’s in the Podcast Index.
- This podcast appears to be missing from iHeartRadio. We list all the podcast directories to be in.
- See this podcast’s listener numbers, contact details and more at Rephonic
- Validate this podcast’s RSS feed with Livewire, Truefans or CastFeedValidator

